Zapatuan Aranerreka kaleko 2. zenbakitik gorako aparkalekuak libre egon beharko dute antolatzaileen erabilerarako, eta Iriburu kalera ezin izango da kotxez joan 13:30etik 18:30era bitartean. Hala, GI-3750 errepidea, Gorlako igoera, itxita egongo da ordutegi berean.
Udalak sor daitezkeen eragozpenengatik barkamena eskatu du, eta aldi berean, herritarren laguntza eskertu. Bidaiak aldez aurretik planifikatzeko gomendatu dute eragozpenak saihesteko.