Antolatzaileen arabera, Rosa Ayerbe oso ezaguna da bere ikerketagatik Gebara eta Oñatiko Kondeen leinuen gertakarietan egindako ekarpenegatik eta baita ere Oñatiko Artxiboan ikertzen zegoela euskaraz idatzia dagoen lehen olerkia 1505ean aurkitu zuelako. "Oraingoan genero ikuspegitik egindako ikerketa ekarri du mahai gainera eta Gipuzkoako Baserrietan zein eskubide izan dituzten emakumeak mendeen zehar baserrian ondarea jasotzeko".
Rosa Ayerbek hitzaldia hasi zuen argituz zein garrantzi izan zuen baserria mantentzea eta ez zatitzea seme alaben artean. Familia parte guztiek lan egiten zuen baserrian martxa onerako: "XII. eta XIV. mendeetan zehar familiaren instituzioa garrantzitsuena zen eta honen helburua etxea edo baserriaren jasangarritasuna. Jakina zen baserrian zatiketa ez zekarrela gauza onik, baizik eta desagertzea eta honen adierazle Galizian gertatu zen minifundismoaren fenomenoa".
Transmisio indivisa delakoa
Beraz baserria zatitu gabe edo transmisio "indivisa" zen helburua eta baserria familiako norbait gelditzea ondare moduan tronkalitate sistemarekin. Hau euskal probintzia eta Pirinioetan ematen zen, baserriak zeuden tokietan: "Euskal Lege zibilak baserriko aita eta amari nahi zuen seme edo alabari usteko eskubidea uste zuen; Gaztelako legeak, ordea, semeari uzten zion. Desberdinketa honen zergatia, Gaztelako lege zibilak Erromatar Zuzenbidearen tradiziotik zetorrela eta hura patriarkala zela. Beraz, garai hartan Gipuzkoan aita eta amak baserria sustengatzeko seme edo alaba egokiena hautatzen zuten. Aita eta amak bizirik egiten zuten donazioa batzuetan semea edo eta alaba ezkondu aurretik, Propter Nuptias donazioak zeritzana".
Eta honako ere gaineratu dute antolatzaileek: "Euskal Lege zibilak lege foralak ziren, baina Gaztelar legeak Erregeak Korteetan berretsi ezkero, lege foralen gainetik zeuden baldin eta erregeak berak onespen berezia ematen ez bazuen lege foral eta eskualdeko ohiturak ziren legeei. Toro herrian egindako 1505 korteetan egindako lege berriak, atzera pauso bat suposatu zuten ondarearen zatiketa handiagoa zekarrelako anai arreben artean eta Madrilgo 1534 korteen legeak are eta zailtasun handiagoa alaben eskubideak murrizten zituztelako".
Batzar Nagusien saiakera
Gipuzkoako batzar nagusiak emakumeen eskubideak berdintzen saiatu ziren 1660 eta 1700 artean: "Ez zen lortu eta hurrengo urteetan eskubide foralak eta gorteetako legeak batera aplikagarriak izatea, epaiketa eta liskar asko ekarri zituzten Gipuzkoako herentzietan eta zoritxarrez baserri askoren desagertzea. Arazo honi erantzuna emateko 1758 Getariko batzar nagusietan seme-alaba bati bakarrik “individisa” moduan berretsi zen, baina zoritxarrez beste lege gaztelarrekin semeak hartzen zuen abantaila alaben aurrean. 1841ean maiorazkoaren legea desegin egin zen baina ohiturak zirela eta jarraitu zen aplikatzen eta ez zen XX. mendean bukaera arte berdindu". Hitzaldiaren ostean Sagarpe elkartean afaldu zuten, Ayerberekin berarekin.
Hurrengo geltokia, Elgoibar
Bergaran antolatu izan ditu Lanbroak orain arteko saioak, baina Elgoibarrera ere irekiko du esparrua. Maiatzaren 8an, Andoni Larrañaga eta Ander Errastiren eskutik Gipuzkoako nafar gazteluak: Elosuko kasua aztergai saioa antolatu dute. Maiatzaren 15ean, euskal matriarkatua izango du hizpide Cira Crespok; eta, azkenik, maiatzaren 25ean iraultza neolitikoa izango du berbagai Amaia Arranzek.