"Harrera ona" izan du Lanbroa Kultur Elkarteak antolatutako bigarren hitzaldiak

Idoia Aranbarri Arzuaga 2025ko mar. 31a, 11:33

Joan den egubakoitzean Juan Inazio Hartsuagak Euskal kosmogonia bakarra ote? hitzaldia eman zuen Lanbroa Kultur Elkartearen Mitoa eta Historiaren arteko ur nahasietan hitzaldi zikloetan. Antolatzaileek adierazi dute hitzaldiak berriro ere "harrera ona" eduki zuela bergararren eta inguruko herrietatik hurbildutako jendearen artean.

Juan Inazio Hartsuagak Barandiaranek Euskal Mitologiaren bueltan landutako lana hartu zuen oinarritzat eta berak idatzitako liburu desberdinen ekarpenak argitu zituen.

Hitzaldia espero gabeko adierazpen batekin hasi zuen: Euskal mito batzuk greziar influentzi eta parekotasunak dituztela. Zehazki, Miletoko Anaximandroren kosmogonia eta Eguzki begi eta Jainkoaren begian parekotasuna. Argitzeko orduan, haratago joan zan eta horiek Aintzinako egiptiarrek pentsatzen zuten mitoekin lotura zutela. Hau da, Eguzkia ilunabarrean mendebaltetik lurperatu, bidaia egiten zuela lurpean, eta egunsentian ekialdetik agertzen zela. Nola heldu ziren mito horiek Euskal Herrira? Hartsuagaren hitzetan hipotesi bat erromatarrak penintsulan zabaldu zirenean ekarri zituzten.

Euskal mitologiak sorburu bat baino gehiago duela agertu zuen eta nekazaritzan inguruneko mitoak Anatolian dutela sorrera argitu zuen. Beraz, Mari Amalurra eta Sugar, Natura Indarrak mitoen talde barruan sartzen zituen, non lehenengo nekazariak naturan ikusten zuten fenomenoei Lilura bidez eta eredu asmoz azalpen bat saiatzen ziren ematen.

Euskal mitologiak bigarren ziklo bat duela argitu zuen, Gentilena. Ziklo horren eskandinabiar, adibidez, San Martin Txiki, eta germaniar kutsuak dituzte. Naturan dauden mendi, erreka, itsaso eta abarrek gentilak sortuak zirela eta horiek europear tribu desberdinen komunitate sorrerekin lotuta zeudela. Komunitate horietan, lana eta komunitatea elkarbizitza eta sostengurako oinarritzen ziren eta mitoak honen errefotzua ziren.

Entzuleak eskatuta, beste mito batzuen ikuspuntuarekin bukatu zuen euren artean, Euskal Sorginak eta Gaubeltza. Berriro ere indoeuropear kutsua eta influentziak argitu eta desberditasunak agertu zuen. Euren artean Euskal mitologian euskaldunok gauaren beldur zirela eta horren adierazle oroilorea etxeko atetan ipintzea, baina ez beste kultura batzuetan moduan hildakoen beldur.

Hizlariarekin jarraian, Umore Ona elkartean afaria egin zen, non Euskal mitologia jakintzari eta hedapenari buruz ardura agertu zuen eta Kristau Tradizioarekin egon diren sinkretismoak.

Lanbroa Kultur Elkarteak Goiena Komunikazio Taldeari esker ona agertu nahi lioke bai ziklo honen komunikazio esfortzuagatik eta Podcastak egiteko jasotzen ari den laguntzagatik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak