Gaur goizean egin du Bergarako Pentsiodunen Mugimenduak agerraldia San Martin plazan emakumeendako herri ekimen legegileak dituen onurak aztertzeko. Hala, Jabekuntza Eskolako saioei ere hasiera emango zaie, martxoaren 6an, Ana Goitiaren Katana bakarrizketarekin. Seminarixoan izango da, 20:00etan.
Hala, Emakumeen Nazioarteko Egunean, hilaren 8an, manifestazioa eta ekitaldia egingo dituzte San Martin plazatik 13:00etan abiatuta, Martxanterek eta Oñeztuak talde feministek antolatuta. Halaber, domekan, bost urtean behin egiten den Emakumeen Mundu Martxaren VI. Nazioarteko ekintza hartuko du Bergarak, eta "herri subiranotasuna eta bizitza duina" aldarrikatuko dituzte. Jardunaldiak musika, kalejira, ipuinak eta bazkari herrikoia egingo dituzte.
Kultura-ekintzak ere bai
Halaber, dagoeneko, martxan dago Bergarako Emakume Artisten IX. erakusketa eta martxoaren 9ra arte egongo da ikusgai Aroztegi Aregoan. Martxoaren 7an, berriz, La Furia abeslariak kontzertua emango du Seminarixoan, 21:30ean hasita, eta martxoaren 14an, berriz, Yerma antzezlana izango da ikusgai leku berean, 20:00etan hasita. Sarrerak salgai daude Seminarixoko webgunean.
Halaber, hilabete honetako zinema eskaintza M8ari lotutako aizango da eta martxoaren 9an eta 10ean, La mitad de Ana botako dute; martxoaren 16an eta 17an, berriz, Amal, eta martxoaren 30ean eta 31n Lee Miller. Emanaldiak 19:30ean izango dira Seminarixoan.
Era berean, ZinemaOn zine-klubaren eskaintza ere ildo berekoa izango da martxoaren 5ean eta 12an. Vermiglio eta Salve Maria | Mar Coll izango dira ikusgai. Emanaldi horiek ere, Seminarixoan izango dira, 19:30ean.