Hurbiltzen ari dira inauteriak, eta, hala, antolatu duen egitarauaren berri eman du Bergarako Udalak. Otsailaren 25a, martitzena, egingo dute lehen ekintza: Gorka Lobatoren gidaritzapean, torradak eta pellak egiten ikasteko aukera izango dute Gure Ametsa elkartera gerturatzen direnek. Alabaina, izena emateko epea itxita dago.
Ondoren, otsailaren 27an, 19:00etan hasita, Sorgin-dantza egingo dute Bergarako Musika eta Dantza Eskolako dantzari, txistulari eta trikitilariek.
Otsailaren 27tik martxoaren 4ra ere ekintza ugari antolatu dituzte inauteriez gozatzeko, martxoaren 3an izan ezik. Honakoa da egitaraua:
Otsailak 25, martitzena
- 18:30 Torradak eta pellak egiteko ikastaroa. (Izen-ematea itxita)
Otsailak 27, eguena
- 19:00 Sorgin-dantza Bergarako Musika eta Dantza eskolako dantzari, txistulari eta trikitilariek eskainia. Hartza ere aterako da domadorearekin. Geldialdiak: San Martin plaza, Simon Arrieta eta Irala.
Otsailak 28, egubakoitza
- 22:30 Bergarako Musika Banda eta Bergarako Orkestra Sinfonikoaren Kabaret 2.0 Aratusteetako kontzertua Udal Pilotalekuan. Sarrerak Seminarixoko webgunean salgai zortzi eurotan.
Martxoak 1, zapatua
- 16:00-18:30 Kale animazioa Irulitxa Txarangarekin.
- 18:00 Porrotx, Marimotots, Pupu eta Loreren Ostirala iritsi da! ikuskizuna Udal Pilotalekuan. Sarrerak Seminarixoko webgunean salgai sei eurotan.
- 19:00 Kans N' Rokers taldearen kontzertua Egino Mallea plazan.
- 20:00-23:00 Erromeria Bada Giro taldearekin San Martin Plazan.
Martxoak 2, domeka
- 18:30 Bergarako Erraldoi eta Txistulari Bandaren kalejira.
Martxoak 4, martitzena
- 16:30 Musika Eskolako Gazteen Bandaren kalejira Musika Eskolatik hasita.
- 17:30 Familiendako erromeria Gauargi taldearekin San Martin plazan. Euriarekin, Seminarixoan.