Blanca Carrascoren zuzendaritzapean, ordu eta hamar minutu inguruko ikuskizuna aurkeztu dute Arima Project konpainiako dantzariek. Bost ataletan –Ura, Haizea, Lurra, Sua eta Kaosa– banatutako lana da: "Euskal mitologian zehar, pertsonaia femeninoen eta naturako elementuen bidez kontaktua; elementuak pertsonaiak zeharkatzen dituzten materiatzat. Bere sustraien mundu magikotik gaur egungo testuingururainoko bidaia. Ondarea eta modernitatea, erritua eta egunerokotasuna, emakumea protagonista dela".
Zazpi dantzarik osatzen dute konpainia: Elene Aranburu, Usoa Agirre, Maialen Aranguren, Ane Arrieta, Nora Blanco, Sonia Gonzaleze, Sonia Rodriguez eta Andrea Zabala.