Mitoak eta errealitatea, dantzan

Txomin Madina Milikua 2025ko ots. 14a, 13:54

'Materia.Izena duen guztia' dantza-ikuskizunaren entseguetako bat.

Urtebete baino gehiagoko lanaren ostean, bihar, otsailak 15, estreinatuko dute, Bergarako Seminarixoan, Arima Project konpainiaren lehen ikuskizun luzea: dantza garaikidea ardatz duen Materia. Izena duen guztia.

Puntua aldizkariaren 443. zenbakian argitaratutako erreportajea da honakoa. Horrelakoak gustuko badituzu egin zaitez Goienakide eta astero-astero jasoko duzu Puntua zure etxean.

Bergaran dagoen Camden Dance Studioko irakasle Blanca Carrasco da ikuskizunaren jatorrizko ideia izan eta hori gauzatzeaz arduratu den zuzendari artistikoa, eta, haren esanetan, mitologiarekiko beti izan duen interesa hartu du abiapuntu: "Madrilgoa naiz jaiotzez, eta Euskal Herrira etorri nintzenean euskal mitologia ezagutu nuen. Bi gauzak erakarri ninduten, batez ere: batetik, euskal mitologian emakumezko pertsonaiek, Marik kasu, botere handia dutela; eta, bestetik, Olinpo mendian bizi diren greziar mitologiko jainkoak ez bezala, euskal izaki mitologikoak errealitateari oso lotuta daudela, jendearen artean ibiltzen direla". Eta, hain zuzen ere, biak, mundu erreala eta mitologikoa, nahasten ditu Materia-k.

Dantza garaikidea

Ikuskizunaren koreografoa ere baden Carrascok naturako elementuak erabili ditu metafora moduan, eta elementu horiekin izendatu ditu ordu eta hamar minutu inguru irauten duen piezaren bost ataletako lau: Ura, Haizea, Lurra eta Sua. Falta den atala Kaosa da; madrildarraren esanetan, gaur egungo mundu zurrunbilotsua irudikatzen duena. Errealitatearen eta mitoen munduak ezberdintzeko, argiztapenarekin eta halako elementuekin jokatu dute.

Zortzi dantzarik osatzen dute Arima Project, guztiak ere emakumezkoak, eta, hori horrela, ikuskizuneko pertsonaia guztiak ere emakumezkoak dira. Eta lan gogorra egin behar izan dute dantza garaikidean murgiltzeko. "Gauzak aldatzen doazen arren, dantza garaikidea ez da askorik ezagutu orain arte. Askok biodantzarekin eta inprobisazioarekin lotu izan dute, eta ez dute zerikusirik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak