Bihar jarriko dituzte salgai Aratusteetako kontzerturako sarrerak

Idoia Aranbarri Arzuaga 2025ko ots. 11a, 10:34

Iazko kontzertuko une bat. (Argazkia: Goiena).

Bergarako Musika Bandak eta Bergarako Orkestra Sinfonikoak Aratusteetako kontzertua emango dute otsailaren 28an, Udal Pilotalekuan, 22:30ean hasita. Kabaret 2.0 da prestatu duten ikuskizuna eta sarrerak bihartik aurrera egongo dira salgai zortzi eurotan.

Enrike Txurruka bandako zuzendariak aurreratu du ohiko formatua prestatu dutela, antzerkiaz lagunduta, eta soinu aldetik ere muntaia handia izango dela. Hala, sarrerak otsailaren 12an jarriko dituzte salgai, 18:00-20:00 bitartean Seminarixoko leihatilan eta 19:00etatik aurrera www.seminarixoa.eus atarian. Sarrera zortzi euro da eta pertsona bakoitzak, gehienez ere, sei sarrera erosi ahal izango ditu. Aldez aurretik sarrera guztiak salduz gero emanaldi egunean ez da leihatilarik irekiko. Ikuskizunaren egunean 21:30ean irekiko da Udal Pilotalekuko leihatila, eta 22:00etan ateak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak