1950 eta 1980 urte bitarteko bizipenak jaso nahi dituzte eta herritarrak parte hartzera animatu ditu Udalak. Adierazi dutenez, partaideak talde txikitan mahai baten bueltan elkartuko dira, kafea hartuz, berriketan aritzeko.
Asmoa da partaideek euren esperientziak eta ezagututakoak aurkeztea: umetako kontuak, txikitakoak, lagunartekoak, zerbitzuen gainekoak... Jakinarazi dutenez, bizipen bazuk bideoan grabatuko dituzte.
Saioa abenduaren 3an izango da Udaletxeko pleno aretoan, 17:00etatik 19:00etara. Ekitaldian parte hartu nahi dutenei eskatu diete azaroaren 29rako izena emateko 943 77 91 29 telefono zenbakira deituta (Bergarako Udaleko Euskara Zerbitzua).