Danobatgroup-ek Euskararen Eguna ospatzeko lehiaketa kaleratu du aurten berriz ere

Idoia Aranbarri Arzuaga 2024ko aza. 20a, 17:43

Euskaraz izango gara leloa mantenduz, aurten ere Danobatgroup kooperatiba taldeak Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko lehiaketa antolatu du. Lehiaketa kooperatiba taldeak lantegiak dituen herrietako herritarrei eta orokorrean gizarte osoari zuzenduta dago. Abenduaren 3ra arteko epea dago lehiaketan parte hartzeko.

Danobatgroup industria taldea espezializatuta dago makina-erreminten fabrikazioan, balio erantsi handiko osagaien fabrikaziorako garapenetan, giltza eskura erako ekoizpen sistemetan eta zerbitzu teknologikoki aurreratuetan. Danobatgroup kooperatibaz gain, Danobat, Soraluce, Goimek eta Ideko kooperatibek osatzen dute taldea.

Orain 24 urtetik hona ari da kooperatiba taldea bere egunerokotasuna euskaraz izateko lanean, eta Euskaraz izango gara leloak modu argian jasotzen du erabaki eta konpromiso hori. Indarrean dagoen 2021-2024 euskararen plan estrategikoko erronka eta helburuen markoan kokatzen da lehiaketa.

Danobatgroupek harreman sare zabala du eta lanerako hizkuntza asko erabili eta kudeatzen ditu. Baina Euskal Herriko lantegietako langile, hornitzaile, bezero, ikastetxe, administrazio eta abarrekin euskara erabiltzeko erabakia hartua du, eta horren adierazgarri dira taldeko kooperatiba guztietan euskararen erabilera bultzatzeko dituzten planak eta lortutako Bikain Euskararen Kalitate Ziurtagiriak.

Euskaraz izango gara da Danobatgroupek etorkizunerako aurreikusten duen agertokia, eta hori errealitate bihurtzeko lanean ari da, bai eguneroko lanean, ikerketa eta garapenean, teknologia berrietan, elkarren arteko harremanetan… Baina, egunerokotasunetik haratago, gizarteari ere euskararekiko duen konpromisoaren berri eman nahi dio Danobatgroupek. Ildo horretan, Danobatgroupek inguruan garatzen diren hainbat ekimenetan parte hartzen du, eta ekimen sozial horietako askoren sustatzailea ere bada. Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko aurten berriz ere lehiaketa antolatu du, Danobatgroup kooperatiba taldeak enpresak dituen herrietara zein gizarte osora zabalduta.

Lehiaketan parte hartzeko, ondorengo helbidean sartu behar da:

https://info.danobatgroup.com/euskara/lehiaketa-2024.html

Abenduaren 3ra arteko epea egongo da lehiaketan parte hartzeko, eta erantzun zuzena eman dutenen artean Belaustegi Baserrian 2 pertsonentzako dastatze-menua zozkatuko da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak