Plazan emango du kontzertua bihar Bergarako Musika Bandak

Idoia Aranbarri Arzuaga 2024ko urriaren 19a

Enrike Txurruka banda zuzentzen iazko sanmartinetan plazan. (Argazkia: GOIENA).

Enrike Txurruka bandako zuzendariak gidatuko du emanaldia, ekainetik batuta hartu gabe egon ostean.

Bergarako Musika Bandak domekan emango du urriko kontzertua, eta, frontoiko lanak medio, emanaldia plazan izango da, 12:30ean. Eguraldi txarra bada, San Pedro elizara lekualdatuko dute.

Sei abestiz osatutako errepertorioa prestatu du bandak. J. Texidorren De Andalucía a Aragón pasodoblearekin hasiko dute emanaldia, eta ondoren joko dituzte F. von Supperen Zalditeria arina, R. Chapiren El tambor de Granaderos, M. Sweeneyren Song for Hope, J.P. Haecken Kansas eta Coldplay taldearen hiru doinu arrakastatsu jasotzen dituen M. Brown-en moldaketa.

Txurrukaren itzulera

Kontzertuko "berritasuna" Enrike Txurruka zuzendariaren "itzulera" izango da. Ekainean min hartu zuen eta azken hilabeteetan Igor Larrañagak zuzendu du banda: "Lanean jarraitu dut, normal. Partiturak prestatzen eta abar. Iraileko kontzertuan zuzentzen ez, baina jotzen egon nintzen; beraz, ez dut ia deskonektatu".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak