Azken minutuan Oiartzunek egindako gol baten ondorioz galdu du Bergarak

Miren Arregi Amasorrain 2024ko urr. 13a, 20:26

Oiartzunen kontrako norgehiagoka jokatu da arratsaldean Agorrosinen eta azken minutuan talde aurkariak egindako golak burumakur utzi ditu bergararrak. 2-3 bukatu da partidua.

Berdinketarekin iritsi dira partiduko azken minutura eta une horretan, Oiartzunek baloia atean sartzea lortu du. Bergararrak indartsu atera dira kontraerasoan baina ez dute golik egiterik lortu. Hala, azken minututan Oiartzunek berdinketa apurtuta burumakur joan dira jokalariak aldageletara.

Lehen zatia gora behera gutxikoa izan da, harik eta 26. minutuan oiartzuarrek lehen gola egin duten arte. Berehala etorri da haien bigarrena eta bergararrek gogor borroka egin behar izan dute orduan, lehen zatiaren bukaeran 1 eta 2koa lortu arte. Horrela joan dira atsedenaldira eta bigarren zatian, berdinketaren gola sartzea lortu dute bergararrek. Horrela egin dituzte bigarren zatiko minutu gehienak eta azken minutuan aurkariek garaipenaren gola egin duten arte.

Erlazionatuak

Gaur jaso du Aitor Arregik Mahonero Saria

Miren Arregi Amasorrain urr 13 Bergara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak