Gaur jaso du Aitor Arregik Mahonero Saria

Miren Arregi Amasorrain 2024ko urr. 13a, 20:06

Kirol ibilbide oparoagatik jaso du Aitor Arregi bergararrak Mahonero Saria. Iosu Elorzaren, Bergara KE-ko presidentearen eskutik jaso du saria Arregik. Bergararen eta Oiartzunen arteko norgehiagokaren aurretik izan da ekitalditxoa.

Maiatzean egin zuen klub mahoneroak sari banaketa ekitaldia, baina, orduan ezin izan zuen saria jaso eta hori dela-eta eman diote gaur. Arregik pozik hartu du saria, haren esanetan, "berezia delako horrelako sari bat etxean jasotzea". Gainera, gehitu du, "berak ez duela inoiz Bergaran jokatu eta horrek are bereziago egiten duela". Aitor Arregik (Bergara, 1990) makina bat klubetan jokatuta osatu du bere futbol  ibilbidea. Eibarko harrobitik lehenengo taldera iritsi zen eta ondoren Cadizen, La Rondan, Leioan, El Ejidon, Amorebietan eta Logroñesen jokatu du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak