Beroaldien Aurkako Plana aktibatu du Bergarako Udalak

Gontzal Belategi Zubia 2024ko uzt. 29a, 16:44

Termometro bat 42 gradu markatzen, gaur, 16:00etan, Bergaran.

Gaur eta bihar aktibatuta egongo da Beroaldien Aurkako Plana. Alerta laranjan aurkitzen da Gipuzkoako barnealdea, tenperatura altuengatik.

Tenperatura altuen eraginez alerta laranjan sartu da Gipuzkoako barnealdea, eta horrenbestez Debagoiena. Gauzak horrela, Beroaldien Aurkako Plana aurkeztu berritan, hau aktibatzeko beharra izan du Bergarako Udalak. Honen eraginez, beroaldietarako babesa emango duten lekuak herritarren eskura eta doan jarriko dira. Babesgune hauek hiru motatakoak dira: Babesgune itxiak, kanpoko babesguneak eta freskatzeko lekuak.

Prebentzio neurriak hartzea ere gomendatu du Bergarako Udalak: Deshidratazioa saihestea, berotik babestea eta pertsona ahulenak zaintzea. "Adinekoek, batez ere bakarrik bizi direnek edo mendekotasuna dutenek, zailtasunak izan ditzakete babes-neurriak hartzeko; beraz, komeni da egunean behin bisitatzea, gutxienez", gaineratu du Udalak ohar baten bidez.

Plana eguaztenerako desaktibatuko da, aurreikuspenen arabera, tenperaturak egun horretan jaitsiko direlako.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak