Bergarako Udalak eta herriko musika taldeek martxan jarritako Loratzen diskoari jarraipena eman asmoz, zapatu honetan, ekainaren 15ean, bederatzi musika talde bergararrek kontzertuak eskainiko dituzte herriko txoko ezberdinetan.
13:00etan, Irizar jauregiko atzealdean, Diablues eta Bluezifer Band, Sin Ruta eta Add Blue taldeak arituko dira. 17:30ean, leku berdinean, DBQ, Golden Blend eta Hegazkin-en txanda izango da, eta, bukatzeko, 22:00etatik aurrera Fango, Azkaiter Pelox eta Orhi arituko dira Seminarixoan.