Udaberriko Musika Jaia ekainaren 1ean, Bergarako Musika Eskolaren 40. urteurrenaren barruan

Jokin Bereziartua Lizarazu 2024ko mai. 27a, 16:43

'Musikak batzen gaitu' bideokiparen grabaketa.

Bergarako Musika Eskola 40. urteurrena ari da ospatzen eta ekitaldien artean urteko bereziena izango den Udaberriko Musika Jaia ekainaren 1ean ospatuko dute. Herri bazkaria antolatu dute besteak beste, eta txartelak bihar arte, hilak 28, eskuratu ahalko dira musika eskolan bertan edo Pol-Pol tabernan.

Honako eragile hauek hartuko dute parte ekainaren 1ean: Bergarako Musika Banda, Aritzeta, Bergarako Orfeoia, Bergarako Orkestra, Txistulari Bandak eta Bergarako musika eskolako ikasle eta irakasleak.

Honako hau izango da zapaturako egitaraua:

11:30etan Kalejirak herrian zehar: Matxiategitik kantu jira; Usondotik, bandak; epaitegitik, bibolin jotzaileak; eta Burdinatetik dantzariak eta txistulariak.

12:45ean Kalejira herrikoia plazatik Espoloira.

13:00 Kontzertua Espoloian.

14:30 Herri bazkaria Espoloian (beti-gazte menua 12 euro / Haurren menua 7 euro)

16:00 Erromeria Espoloian, Itzal taldearekin.

Antolatzaileek aurreratu dutenez, bandako zuzendari Enrike Txurrukak Orkestra eta bandarako egindako moldaketa estreinatuko dute: "Jai honetan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu eta zuen seme-alabekin abestea nahi baduzue, etorri maiatzaren 27an, 18:30ean, Musika Eskolan egingo dugun entsegura".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak