Mahai informatiboa Bergaran, "tabakismoaren epidemia" murrizteko asmoz

Jokin Bereziartua Lizarazu 2024ko mai. 23a, 15:52

Usondo parkea, ke gabeko gune.

Tabakorik Gabeko Nazioarteko Egunaren bueltan, mahai informatiboa jarriko dute Bergaran maiatzaren 31n, Boni Laskurain pasealekuan, 10:30etik 13:45era. Bergarako Udalak datu batzuk ere eman ditu, azken prebentziorako planeko emaitzak aintzat hartuta; adibidez, tabakoa erretzen hasteko adina 14 urte eta 7 hilabetekoa da batez beste eta 15 urtekoa kalamua erretzen hasteko.

"Tabakismoaren epidemia murrizteko asmoz", Bergarako Udalak, Bergarako osasun-zentroak eta Minbiziaren Aurka Gipuzkoan izeneko elkarteak, Tabakorik Gabeko Mundu Eguna aprobetxatuko dute bizitza osasuntsu baten alde elkarlanean lan egiten jarraitzeko. Horretarako, maiatzaren 31n, Boni Laskurain pasealekuan, informazio gunea jarriko dute tabakoaren eta horrekin lotutako produktuen kearen arriskuez herritarrak kontzientziatzeko. Mahai informatibo hori goizeko 10:30etatik 13:45era bitartean egongo da.

Tabakoa, gaixotasun kroniko bat baino gehiago sor ditzakeen arrisku-faktorea da; minbizia, biriketako gaixotasunak edota gaixotasun kardiobaskularrak eragin ditzake, besteak beste.

Aldi berean, heriotza sor dezaketen arrisku faktoreen artean gaur egun tabakoa da prebenitzeko errazena

Bestalde, adikzioen inguruan Bergaran 2022an egindako azken diagnostikoan, Prebentziorako V. Tokiko Planaren harira, tabakoaren eta horrekin lotutako produktuen kontsumoari buruz honako datuak jaso ziren:

  • Erretzen hasteko adina honakoa da: 14 urte eta 7 hilabete tabakoa erretzen hasteko eta 15 urte kalamua erretzeko.
  • 12-19+ urte bitarteko 844 ikasleetatik probatu dutenen ehunekoa honakoa da: Tabakoa % 24 (202 gazte); baperrak % 29,7 (250,67 gazte) eta kalamua% 23,5ek (198,34 gaztek).
  • Eta azken hilean kontsumitu zutenek bai tabakoa eta baita kalamua %15,5 (130,82 gaztek) zen

Labegaraieta eta Usondo, kerik gabeko gune

Udaletik gaineratu dutenez, Bergara 2022an Kerik Gabeko Guneen Sarean sartu zen, eta herriko bi gune izendatu zituzten Kerik Gabeko Gune modura: Labegaraietako kirol gunearen ondoko aisialdiko eremua eta Usondo parkea. Kerik gabeko guneen helburuak honako hauek dira:

  • Ingurumen osasungarria sortzen jarraitzea.
  • Tabakoaren kontsumoa des-normalizatzea.
  • Ingurumena hobetzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak