Domekan egingo dute Koldo Eleizalde lehiaketaren sari-banaketa

Idoia Aranbarri Arzuaga 2024ko mai. 22a, 14:50

2023ko Koldo Eleizalde lehiaketako sari banaketa.

Koldo eleizalde lehiaketaren 39. edizioa da aurtengoa eta 331 lan aurkeztu dituzte herritarrek guztira eta domekan, 12:00etan banatuko dituzte sariak Seminarixoan. Ekitaldia Bergarako Udalaren YouTube kanaletik ere jarraitu ahal izango da.

Ipuin idatziak, poesiak, bertsoak edo koplak, komikiak nahiz interpretazioa eta kontaketa kategoriatan banatu dute lehiaketa eta denera 331 lan jaso dituzte. Iaz, 467 lanek hartu zuten parte, eta Bergarako Udaletik adierazi dute aurreko urteetako parte hartzearekin alderatuta, beherakada izan dela lan-idatzietan. Alabaina, igoera "nabarmena" egon da interpretazio arloan –antzerkian eta ipuin-kontaketan–.

Epaimahaiak azpimarratu du aipatutako genero horien kalitatean hobekuntzak egon direla: "Aurkeztu diren lan batzuk lanketa handi baten emaitza dira, bai gidoiaren, bai eszenografiaren eta baita interpretazioaren aldetik ere". Positiboki baloratu duten alderdia da, haien esanetan, udalaren apustuetako bat delako ahozko generoak indartzea.

Gainerako generoei dagokienez, epaimahaiak komikien hirugarren kategorian saritutako Bitorianatxo Alemanian nabarmendu dute lanaren orijinaltasunagatik, gidoiagatik eta marrazkietako xehetasun mailagatik.

Sarituen zerrenda

Sari banaketa domekan, maiatzaren 26an egingo da 12:00etan Seminarixoan eta Bergarako Udalaren YouTube kanalean ere jarraitu ahal izango da. Hauek dira aurtengo sailkatuak generoka eta kategoriaka sailkatuta.

Ipuin-idatzia

1. kategoria: 2016-17an jaioak. Hiru sari eman dira, maila berean:

  • Mariñe Gabilondo. Lanaren izenburua: Mariren hankak.
  • Danel Gomez. Lanaren izenburua: Basoko animaliak.
  • Lur Unamuno. Lanaren izenburua: Txakur galdua.

2. kategoria: 2014-15ean jaioak. Hiru sari eman dira, maila berean:

  • Anouk Izagirre. Lanaren izenburua: Kangurua edo untxia?
  • Lur Cuadros. Lanaren izenburua: Baso misteriotsua.
  • Maddi Outeriño. Lanaren izenburua: Naia eta bere lagunak Anbotoko Mariren bila.

3. kategoria: 2012-13an jaioak. Hiru sari eman dira, maila berean:

  • Ur Asurmendi. Lanaren izenburua: Biloson.
  • Kaiet Azkarate eta Hur Bilbao. Lanaren izenburua: Etxe sorgindua.
  • Irati Samaniego. Lanaren izenburua: Haizeren liburu magikoa.

4. kategoria: 2009-2010-2011an jaioak. Hiru sari eman dira:

  • 1. saria: Nerea Badiola. Lanaren izenburua: Najmaren azken desioa.
  • 2. saria: Ekia Mendieta. Lanaren izenburua: Liburu misteriotsua.
  • 3. saria: Lur Mendieta. Lanaren izenburua: Itxaropena.

5. kategoria: 2008an edo aurretik jaioak. Hiru sari eman dira:

  • 1. saria: Mikel Martinez. Lanaren izenburua: Artemuga.
  • 2. saria: Maddi Martin. Lanaren izenburua: Azalaz haratago.
Poesia

1. kategoria: 2010ean edo ondoren jaioak. Bi sari eman dira, maila berean:

  • Aranzadi ikastola, LH-6 B gela. Lanaren izenburua: Bergarako jaixak.
  • Aranzadi ikastola, LH-6 C gela. Lanaren izenburua: Superheroiak.

2. kategoria: 2006-2007-2008-2009an jaioak. Sari bat eman da:

  • 1. saria: Leire Galeano. Lanaren izenburua: Euskara.

3. kategoria: 2005ean edo aurretik jaioak. Sari bat eman da:

  • 1. saria: Ekaitz Aranberri, Andoni Dukun, Unai Garmendia eta Iñigo San Jose. Lanaren izenburua: Bertso berriak Untzueri jarriak.
Komikia

1. kategoria: 2012-13-14an jaioak. Hiru sari eman dira, maila berean:

  • Elixabete Gabilondo. Lanaren izenburua: Marti planeta.
  • Haitz Etxebarria eta Amaia Gomez. Lanaren izenburua: Txinara bidaia.

2. kategoria: 2009-10-11an jaioak. Bi sari eman dira:

  • 1. saria: Enara Lalinde. Lanaren izenburua: Klaus.
  • 2. saria: Enara Granados eta Leire Moncayola. Lanaren izenburua: Moski Deba haranetik.

3. kategoria: 2008an edo aurretik jaioak. Bi sari eman dira:

  • 1. saria: Maite Txintxurreta. Lanaren izenburua: Bitorianatxo Alemaniara.
  • 2. saria: Maite Errasti. Lanaren izenburua: Amankomunean?.
Interpretazioa eta kontaketa

1. kategoria: 2018an edo ondoren jaioak. Sari bat eman da:

  • San Martin Agirre herri eskola, HH-5. Lanaren izenburua: Sagutxo musikaria.

2. kategoria: 2012-2017 bitartean jaioak. Lau sari eman dira, maila berean:

  • Alaine Da Silva. Lanaren izenburua: Untxi txikia.
  • Olatz Almortza. Lanaren izenburua: Otsoa.
  • Jarduneko antzerki eskola. Lanaren izenburua: Landako eta hiriko.
  • Nagore Aranda, Paule Arrizabalaga, Maddi Beitia, Mattin Etxezarreta, Nahia Larrañaga, Irune Maestre, Enara Martin eta June Tudanca. Lanaren izenburua: Ikastolako irteera.

3. kategoria: 2008-2011 bitartean jaioak. Hiru lehenengo sari eman dira:

  • 1. saria: Miren Agirrezabal, Irati Aperribai, Edith Arana, Laia Arrieta, Elene Perez eta Nahia San Vicente. Lanaren izenburua: Epa hi!
  • 1. saria: Nagore Osa. Lanaren izenburua: Bizitza ez da beti erraza.
  • 1. saria: Musika Eskola. Lanaren izenburua: Txoriekin berba eitten zeban emakumia.

4. kategoria: 2007an edo aurretik jaioak. Bi sari eman dira:

  • 1. saria: Kokoxa antzerki taldea. Lanaren izenburua: Gu (Medea).
  • 2. saria: Maite Errasti. Lanaren izenburua: Gure Bekereke maitia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak