Amustei talde bergararrak herriko jarraitzaileen aurrean egin du diskoaren aurkezpena

Larraitz Zeberio Lekuona 2024ko otsailaren 17a

Urtebete eskas dihardute jotzen, baina eskarmentu handiko musikariak dira gehienak. Kartzela zaharraren 23. urteurrenean aurkeztu zuten Amustei diskoa, ekainean. Atzo, Seminarixoan elkartu ziren atzera ere jarraitzaileekin. 

Txapa Irratiko Kolax saiorako sintonia sortzeko beharretik jaio zen Amustei taldea. Mikel Garatek "gordeta" zituen abestiei tiraka aspaldiko lagunak elkartu eta hamar abestiko diskoa kaleratu dute, kolaborazio bereziekin. Mikel Garate, Kepa Leturia, Iñigo Irizar, Joseba Aldanondo eta Iñigo Ibarzabal bergararrek osatzen dute Amustei, rock amerikarraren "itsaso zabalean" mugitzen den taldea. Diskoa 2023ko urtarrilean eta otsailean grabatu zuten Beasaingo Pottoko estudioan.

Etxekoen aurrean egin zuten atzoko emanaldia Amustei taldekoek. Publikoaren berotasuna sumatu zuten. Bideoan Amustei diskoko Zure ene pozoia kantua duzue entzungai.

Erlazionatuak

Amustei taldea bigarrenez herrian

Larraitz Zeberio Lekuona 2024 ots 17 Bergara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak