Kaltetutako autoen jabeek kalte ordainak eskatzeko aukera izango dute; udaltzaingoa laster jarriko da harremanetan kaltetuekin, kalte-ordainak nola eskatu azaltzeko.
GOIENAk jakin ahal izan duenez, identifikatu dute Bergaran urtarrilaren 19tik 20rako gauean 100 autotik gora kaltetu zituen pertsona. Kalte-delitua egotziko diote eta atestatua amaitu ondoren Bergarako instrukzioko eta lehen auzialdiko epaitegian deklaratu beharko du.
Kaltetutako autoen jabeek kalte ordainak eskatzeko aukera izango dute; udaltzaingoa laster jarriko da harremanetan kaltetuekin, kalte-ordainak nola eskatu azaltzeko.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.