Burujabetzaren erronkari eusten dio Udalbiltza berritu batek

Iñigo Barrena Kortabarria 2024ko urt. 20a, 16:13

Udalbiltzak Seminarixoan egin duen batzarra. Argazkia: Iñigo Barrena

Bergarako Seminarioxak jaso du Udalbiltzaren batzar orokorra. Gaurko ekitaldian, zazpi udal berri batu dira Euskal Herriko Udalen Patzuergora; Gorka Artola alkateak Bergara ere 2024. urtean Udalbiltzan gehitzeko proposamena osoko bilkurara eramateko konpromisoa berretsi du. Seminarixoko ekitaldiak, gainera, 25. urteurrena aitzaki hartuta, aitortza egin zaie hasieratik gaur egunera lanean jardun dutenei, eta, etorkizunera begira dituzten erronkak ere aditzera eman dituzte, Udalbiltzaren logo berria ezagutzera emateaz gain.

Udalbiltzaren batzar orokorra lau urtean behin egiten da eta oraingoan Bergarako Seminarixoa aukeratu dute, ekitaldi kutsua izan duen batzarra egiteko. Bertan bildu dira Euskal Herriko Udalen Partzuergoa osatzen duten 84 udaletako ordezkariak -zazpi gaur sartu dira- eta aurrerantzean Udalbiltzara batuko diren batzuk ere. Tartean izan da, Gorka Artola Bergarako alkatea, Udalbiltzan gehitzeko proposamena osoko bilkurara eramateko konpromisoa berretsiz. "Uste dugu, Udalbiltzak eskeini ahal diguna eta guk Udalbiltzari eskeini ahal dioguna positiboa dela, eta eraldatzailea izan ahal diren proiektu horietan, hobekuntzak eman ditzakegula gainera" adierazi du Artolak. Era berean aitortu du "lan gehiago" eskatuko duela Udalbiltzan izateak, baina "esploratu" beharreko aukerak direla, planteatuko dituzten erronkei aurre egiteko.

Gorka Artolak hitza hartu duen unea.

Haritz Alberdi Udalbiltzako lehendakaria ere pozik agertu da zazpi herri berri batu direlako, eta "ilusioa" azpimarratu. "Pozgarria da ikustea herriak proiektu eraldatzaileetan martxan daudela eta burujabetza egitasmoa sustatzen ari dela" aitortu du Alberdik. Bergara Udalbiltzaren parte izateko proposamen hori ere positibotzat jo du: "Alkateen mugimendu horrekin beti izan da erreferente Bergara, eta uste dut burujabetzaren bidean eta proiektu berriak sustatzearekin". Bestalde, ekitaldia aprobetxatu dute Udalbiltzak irailean egingo dituen 25 urteak gogora ekarri, eta bide horretan parte izan direnei aitortza egiteko; Mertxe Aizpurua eta Jabi Asurmendi, Udalbiltzako lehendakari ohiak izan dira hitza hartu dutenak.

Etorkizuneko erronkak

Gaurko batzarrean etorkizunerako dituzten erronkak zeintzuk diren ere argitu dituzte. "Burujabetza egitasmoak nahi ditugu aurrera eraman, eta, horretarako, udalei aholkularitza eman, eta gobernantza eredu berriak sustatzeko aholkularitza estrategikoa ere emango diegu. Horretaz gain, herri onentzat estrategikoak diren proiektuak, Euskal Herrira zabaltzea ere nahio dugu" adierazi du Haritz Alberdik. Erronka hauek,  herri haue "burujabetzera" eramateko helburua lortzeko direla ere aitortu du.

Logo berria

Bide berri baten hasierarako ere logoa berritu du Udalbiltzak, eta lehendakariaren esanetan logiko baten barruan, udalak "zentralizatzeko" modu bat da. "Burujabetza sinbolikoek  garrantzia izan zuten, baina orain materialak du gehiago. Udalbiltza hitza mantendu dugu bere ibilbideari garrantzia emanez, baina aldi berean, udalen U hizkia aprobetxatu dugu zentralidade hori irudikatzeko" dio Alberdik.

Udalbiltzaren logo berria.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak