Pasa den zapatuan, abenduaren 30ean, ekin zion neguko topaketari Euskal Herriko Gazte Orkestrak, eta hortaz gozatzeko aukera dute Maitane Suinaga, Beñat Askargorta eta Lander Mujika musikari gazteek, orkestraren parte baitira. Rossini konpositori italiarraren Obertura La gazza ladra eta Brahms musikari alemaniarraren 4.Sinfonia interpretatzen dabiltza, eta Tolosan (Gipuzkoa) eta Donostian izan dira. Gaur, berriz, Gasteizko Principal antzokian emango dute kontzertua eta Bilboko Euskalduna Jauregian izango dira, bihar.
Unai Urrecho zuzendari eta tronboi jotzaile arrasatearra ari da zuzendari lanetan. EGOren sorreran aritu zen musikari, eta, egun, besteak beste, Hego Koreako Suwon unibertsitateko orkestrako zuzendaria da.