Unai Urrecho arrasatearraren gidaritzapean ari da entseatzen Euskal Herriko Gazte Orkestra

Idoia Aranbarri Arzuaga 2023ko abe. 29a, 12:55

Unai Urrecho Euskal Herriko Gazte Orkestra zuzentzen. (Argazkia: Iñigo Ibañez - EGO).

EGO Euskal Herriko Gazte Orkestrak emanaldiak egingo ditu Gabonetan, eta Unai Urrecho arrasatearra arituko da zuzendari lanetan biharko eta urtarrilaren hasierako kontzertuetan. Egun hauetan ari dira entseguak egiten.

Tronboi-jotzailea da Unai Urrecho arrasatearra, eta EGOren sorreran aritu zen musikari. Egun, besteak beste, Hego Koreako Suwon unibertsitateko orkestrako zuzendaria da.

EGOko zuzendariek bi pieza interpretatuko dituzte: Rossini konpositore italiarraren Obertura La gazza ladra eta Brahms musikari alemaniarraren 4.Sinfonia. Emanaldiei dagokienez, berriz, bihar Tolosan izango dira; urtarrilaren 2an, Donostian; urtarrilaren 3an, Gasteizen, eta urtarrilaren 4an, Bilbon.

Duela astebete hitz egin zuen Urrechok GOIENArekin eta hark gazte orkestren garrantzia azpimarratu zuen: "Gazteentzat aukera oso ona baita beste musikari talentudunak eta maisu berriak ezagutzeko; baita errepertorio interesgarriak lantzeko ere". Haren hitzetan, orkestra gazteak "giza baloreak lantzeko" balio du. "Beraientzat aukera polita da besteekin batera jotzen eta besteak errespetatzen ikasteko, musikari on bat izateko enpatizatzen jakin behar da eta".

EGOren neguko biraren aurkezpena gaur. (Argazkia: Iñigo Ibañez - EGO).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak