Ate irekiak Bergarako Arin zentroan, Adinekoen Nazioarteko Egunaren bueltan

Jokin Bereziartua Lizarazu 2023ko ira. 30a, 13:06

Adineko herritar bat eta bere senitarteko bat, gaur, Arin eguneko zentroan.

Adinekoen Nazioarteko Egunaren bueltan antolatutako egitarauaren barruan, ate irekiak egin dituzte gaur goizean zehar Bergarako Arin eguneko zentroan. Herritar gutxi hurbildu dira gaurko saioan baina Udaletik gogora ekarri dute datorren urriaren 4an ere egongo dela zerbitzua ezagutzeko aukera, 17:30etik 19:30era.

San Joxepe erretiratuen etxean garatzen den zerbitzu berri honek hainbat jarduera eskaintzen dizkie herriko nagusienei; besteak beste, osasun fisikorako eta kognitiborako ariketak, harremanak sustatzeko ekintzak, psikologikoki hobeto sentitzeko jolas eta dinamikak, eta beste hainbat.

Zerbitzua jasotzen duen taldea gehienez hamabi pertsonaz osatua dago, eta zerbitzua astelehenetik egubakoitzera eskaintzen da, 10:00etatik 13:00etara. Zerbitzua erabiltzeko bete beharreko baldintzak honako hauek dira: 

  • 65 urte edo gehiago izatea
  • Mendekotasun arriskua edo mendekotasun egoera arina edukitzea
  • Bakardade edo isolamendu egoeran egotea
  • Bergaran erroldatuta egotea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak