Askotariko ekintzak Bergaran ere Adinekoen Nazioarteko Egunaren bueltan

Jokin Bereziartua Lizarazu 2023ko ira. 27a, 10:30

Bergarako ekitaldien berri emateko agerraldia, Telesforo Monzon plazan. Argazkia: Bergarako Udala.

Domeka honetan, urriak 1, ospatuko da Nazioarteko Adinekoen Eguna, eta Bergaran ere hainbat ekintza antolatu dituzte. Udalak eta herriko zenbait eragilek hainbat ekimen antolatu dituzte datozen egunetarako; besteak beste, Arin eguneko zentrorako ate irekiak antolatu dituzte.

Hona hemen egitaraua:

EGITARAUA:

Irailak 30 – 11:00 – 13:00  Arin eguneko arretarako zerbitzua ate irekiak (Boni Laskurain, 9)

Urriak 1 – 19:30 Zinea: El viaje de Harold

Urriak 2– 12:00. Aldarrikapen eguna (San Martin plazan)

  • Adierazpen irakurketa
  • Salda, txorizoa eta kantuak
  • 19:30 Zinea: El viaje de Harold

Urriak 3 – 18:30. Adineko pertsonen kontseilua (Irizar)

  • Bergarako kontseiluaren araudiaren aurkezpena eta mahai ingurua Arrasate, Amurrio eta Zumarragako adineko pertsonen kontseiluko kideekin /
  • Ondoren luntxa egongo da

Urriak 4 – 17:30 – 19:30. ARIN – eguneko arretarako zerbitzua ate irekiak  (Boni Laskurain, 9)

Urriak 5 – 10:00. Bergara Oinez (Agorrosin)

Urriak 5 – 19:30. Antzerki emanaldia TRAPOS (Seminarixoa)

Mahai gainean hitzik gabeko txotxongilo emankizuna pertsona guztietan egokia.

Adineko pertsonen ahulkortasuna, ohiturak, gauza txikiekin disfrutatzen jakitea, haserreak, adiskidetasuna, tolerantzia, umorea, musika, bakardadea eta heriotzaren gaiak jorratzen dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak