Debagoiena 2030 Garapen Iraunkorrerako Sareak trantsizio energetikoaren bueltan lanean dihardu, eta pasa den urtean abiatutako Eraginez Piztu estrategiaren bigarren fasea martxan jartzera doaz. Orain arte aztertu, landu eta hausnartutako zenbait gako, eta aurrera begirako asmoak partekatzeko irailaren 21ean, saio irekia antolatu du ekimenak, Bergarako Irizar jauregian, 9:30etik 12:30era.
Honakoak dira jorratuko diren gaiak:
- Debagoiena 2030 eta Eraginez Piztu estrategia
- Debagoieneko diagnostiko energetikoaren emaitza eta analisia
- Eskualdeko erronka energetikoari erantzuteko aukerak
Izena emateko
Esan bezala, saioa irekia da eta formulario honetan eman daiteke izena, irailaren 18a baino lehen.
Oharra: Behar duenarentzat itzulpen zerbitzua egongo da.