Manu Diazek ez du jarraituko Espainiako Futbol Federazioaren Zuzendaritza Batzordeko kide gisa

Iñigo Barrena Kortabarria 2023ko abuztuaren 25a

Manu Diaz Gipuzkoako Futbol Federazioko Lehendakaria. Argazkia: Goiena.

Ez jarraitzeko erabakia, gaur Madrilen Espainiako Futbol Federazioaren Zuzendaritza Batzordeak egin duten ezohiko batzarrean gertatutakoaren ostean iritsi da. 

Espainiako Futbol Federazioko presidentea gaur zen, Munduko Txapelketako finaleko sari banaketan gertatutakoaren inguruan azalpenak emateko, eta, Madrilen gertatutakoaren ostean hartu dute Gipuzkoako Futbol Federaziotik ez jarraitzearen erabakia. Luis Rubiales Espainiako Futbol Federazioko presidenteak ez dimititzea erabaki du, eta, hori izan da bergararra lehendakari duen Federazioak hartu duen erabakiaren arrazoi nagusienetarikoa.

Gipuzkoako Futbol Federazioak ohar baten bitartez jakinarazi du, bere lehendakariak, Manu Diazek hain zuzen, dimisioa emango duela Espainiako Futbol Federazioaren Zuzendaritza Batzordeko kide bezala. Atzo, GOIENAn aurreratu zuen bergararrak, erabakia gaur gertatzen zenaren arabera hartuko zutela, eta halaxe izan da.

Gipuzkoakoak bezala, Bizkaiko, Arabako eta Euskadiko Futbol Federazioetako lehendakariek ere bide bera jarraituko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak