Manu Diaz: "Egoeraren larritasuna ikusita, Espainiako Futbol Federazioaren batzarrera ez joatea erabaki dugu"

Oier Zumarraga Aranburu 2023ko abu. 24a, 17:09

Manu Diaz, artxiboko irudi baten.

Gipuzkoa Futbol Federazioaren lehendakaria den Manu Diez bergararrak, Espainiako Federazioaren Zuzendaritza Batzordean duen parte-hartzea airean utzi du

Gipuzkoako Futbol Federazioak, Euskadiko gainontzeko lurraldekako federazioekin batera ateratako adierazpenean, Munduko Txapelketako finaleko sari banaketan jazotako gertakariak "oso kritikagarriak" direla adierazi du. Manu Diez lehendakariak, Espainiako Futbol Federazioko presidenteak sari banaketan erakutsitako irudi eskasa eta larria gaitzetsi ditu. Hortaz, egoeraren larritasuna ikusita, Espainiako Futbol Federazioaren batzarrera ez joatea erabaki dute.

Izatez Gipuzkoako Federazioak ez du inolako ahalmenik boto bidez asanblean eragiteko. Soilik Euskadiko Federakundeak du botorako eskubidea: "Denok batera hartutako erabakia izan da, euskal futbolaren interesak defendatu behar ditugu". 

Behin betiko erabakirik ez  

Organo honek erakutsitako eraginkortasun faltaren aurrean, Manu Diazek batzordean jarraituko duen ala ez erabakiko du datozen egunetan: "Oraindik ez daukagu garbi erabakia, baina oso penatuta gaude bertako egoerarekin". Emakumezko futbolaren alde, borrokan irmo jarraituko dutela gehitu du Diazek.

Bestalde, egun hauetan hartutako erabakiek etorkizuna baldintzatuko dutela ziurtatu du: "Oraindik ezjakintasuna da nagusi. Salaketak egon dira UEFA eta Kirol Kontseilu Gorenaren partetik eta ez dakigu zer gertatuko den".

Beste aldetik, Gipuzkoako hainbat futbol ordezkarirekin kontsultatu ondoren, federazioak bere erabakian "babes osoa" jaso duela azpimarratu du. Euskadiko futbol taldeen gehiengoak ere Espainiako Futbol Federazioaren gonbitari muzin egin die eta ez dira batzarrera joango, azken orduko aldaketarik ez bada.

Rubialesen afera

Eskandalu publiko honek, Munduko Txapelketako finaleko sari banaketan Luis Rubialesek -Espainiako Futbol Federazioko presidentea- federazioaren sexu-indarkeriaren aurrean jarduteko protokolo hautsi zuenean du abiapuntua. Zehazki, Jenni Hermoso jokalariari musu bat eman zionean bere baimenik gabe.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak