Beñat Labaien bergararrak ez du Tokushima Vortis taldea entrenatzen jarraituko

Iñigo Barrena Kortabarria 2023ko abu. 23a, 11:02

Beñat Labaien taldearen entrenamendu bat zuentzen. Argazkia: Tokushima Vortis

Japoniako bigarren mailan jokatzen duen taldeak jakinarazi du, bergararrarekin zuen kontratua etetea erabaki duela.

Beñat Labaienek ez du Tokushima Vortis talde japoniarraren entrenatzaile izaten jarraituko. Bergararra duela bederatzi hilabete iritsi zen Japoniako bigarren mailan jokatzen duen taldera, goiko postuetan egoteko asmoarekin. Une honetan, liga amaitzeko hamaika neurketa falta direnean, taldea hemeretzigarrena da sailkapenean, jaitsiera postuak puntu bakar batera dituela. Egoera ikusita, Tokushima Vortiseko zuzendaritzak Beñat Labaien kargugabetzea erabaki du, eta, harekin batera, taldeko prestatzaile fisikoa zen Aitor Maiztegi ere.

Realeko lehen taldean Imanol Alguacilen lantaldean zela hartu zuen atzerrira joateko erabakia. Behin baino gehiagotan esan izan du bergararrak bere ametsa entrenatzailea izatea zela, eta ezin izan zi0n uko egin Tokushima Vortisek egindako eskaintzari. Esperientzia berri honen hasieran izan zen GOIENA berarekin; hemen irakurri dezakezue orduan egindako elkarrizketa zabala.

Bere agurrean, sare sozialen bitartez zabaldu duen mezu batean, esker oneko hitzak besterik ez ditu izan talde japoniarrean aurkitu dituen jokalari, langile eta zaletuentzat.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak