Kamikaze Helmets gaur, Berumuga hasteko

Xabier Urtzelai 2023ko uzt. 7a, 19:10

Kamikaze Helmets. Argazkia: Mondosonoro.

Antolatzaileen esanetan "rock berezia" egiten duen Madrilgo taldearekin hasiko dituzte gaur, hilak 7, uztailean Espoloian izango diren emanaldiak. berumugako kontzertuak 22:00etan hasiko dituzte eta debalde izango dira denak. Aste barruan GOIENAn podcasta grabatu dute gai horren bueltan.

Berumuga barruan, lehenengo emanaldia egingo dute gaur, 22:00etan, Espoloian. Udalak eta Gaztelupeko Hotsak-ek elkarlanean antolatzen duten ekimena estreinatzeko ardura Madrildik datorren Kamikaze Helmets taldeak izango du: Gabri Casanova piano-jole eta organo-joleak eta Kike Parra bateria-joleak osatzen duten bikoak. "Rock, blues eta funk emanaldietan Estatuko musikari ospetsuekin jardun duten bi musikarik osatzen dute banda hori. Urteetako eskarmentuaren ondoren, proiektu propioa sortu dute, besteak beste, Led Zeppelin, Black Keys eta White Stripes taldeen eragi- narekin", adierazi dute antolatzaileek, eta gaineratu dute es- zenaratze paregabea dutela.

Datorren eguenean, Mice

Hurrengo emanaldirako, baina, ez da astebete itxaron beharko, eguenean, hilak 13, uztaileko kultura eskaintzaren barruan Miren Narbaizaren bakarkako proposamenaz –Mice– gozatu ahal izango dutelako, 22:00etan, Usondoko parkean –Eguraldi txarrarekin Seminarixoan–. Eta hurrengo egunean, hilaren 14an, etorriko da Berumugako bigarren emanaldia: Iker Piris Eta Lagunak. Hiruko formatuan, Abdell B. Pop eta Andy Martin izango ditu Pirisek ondoan. Rhythm- and-blues eta boogie doinuak eskainiko dituzte Espoloian.

Berumugari buruzko podcasta

Berumuga musika jaialdiak 23 urte bete ditu, eta datozen lau egubakoitzetan Bergaran egingo dituzten emanaldien gainean berba egiteko batu dira Maite Usabiaga Kultura zinegotzia, Kristina Markina Kultura zinegotzi ohia eta musikazalea eta Ubane Uzin Gaztelupeko Hotsak-eko ordezkaria. Saioa zuzentzen, berriz, Ander Monedero eta Aitziber Aranburuzabala izan dira. Tertulia formatuan aurtengo kartelaren errepasoa egin dute, taldeak aurkeztu dituzte, eta atzera begiratua egin dute; alegia, Berumugaren hastapenetara. Izan ere, 23 urte hauetan Berumugatik pasa diren proiektu asko sortu dira. Podcasta entzuteko, hemen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak