Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Trukuzikin elkarteak antolatuta, egun osoko festa ospatu zuten atzo Labegaraietako skate-parkean goizean goiz hasita. Hastapen saioa egin zuten goizean eta ondoren, bertaratu zirenendako parrillafa bertatu zuen antolakuntzak. Behin tripa beteta, skate libre saioa egin zuten eta ondoren, txapelketa egin zuten. Gaztetxoetan Nara Roman nagusitu zen, eta nagusietan, berriz, Andoni Blanco, 'Nano'. Eguna borobiltzeko kontzertua eskaini zuen herriko Azkaiter Pelox taldeak.