Bisita hauetan Donibane Garaziko Nafarroako Lizeoko jantokia bisitatu dute; Lekornen, berriz, herriko eskola-jantokira eta Garro SCIC ekoizpen kooperatibara egin dituzte bisitak. Bergarako Udalak adierazi duenez, jantoki horiek martxan jartzeko herri mailako "apustu eta elkarlan sendoak" eraiki dituzte, eta bideragarritasun tekniko zien ekonomikoan "erreferenteak dira".
Bestalde, Udalak jakinarazi du aipatutako bisiten helburuak dira ekoizpen proiektu kolektiboak ezagutzea eta antzeko egitasmoak martxan jartzeko aktibazioak sortzea; administrazioaren eta tokiko eragileen elkarlana zein inplikazioa bultzatzea nekazari berrien inkorporazioan eta erreleboan; jantokien horniketa, eraldaketa eta planifikazio esperientziak ezagutzea; baratzezaintza ekologikoko proiektuak duintzeko tresnak identifikatzea, eta guraso elkarteem arteko esperientziak trukatzea eskola jantokien inguruan.
Ikasitakoa Debagoienera
Bisitetan ikasitakoa Bergaran nahiz bailara mailan garatzen ari diren elikadura politika eta egitasmoetara transmititzea da helburua: "Elikadura burujabetzari lotutako proiektu gehiago garatu eta martxan daudenak indartuz. Eskualdeko jangela kolektiboetan eskualdeko eta inguruko ekoizleen produktuekin hornitzeko bidean urratsak emanez".