Maddi Barrokal bergarrarak ere San Fermin Torneoa jokatuko du

Oier Zumarraga Aranburu 2023ko eka. 8a, 11:50
San Fermin Torneoan parte hartuko duten Ados taldeko kideak Iruñeako udalean. Barrokal azpiko ilaran hirugarren(ezkerretik eskumara)

Pilotari bergararrak Ados Pilota Elkartearekin jokatuko du txapelketa. Ohiana Orbegozo izango du bikote eta lehen neurketa ekainaren 10ean Irunberrin izango da.

Ados Pilota Elkarteak ere, bere San Fermin txapelketa propioa aurkeztu zuen Iruñeako udalean. Hamabi pilotarien artean Maddi Barrokal bergararra aurkitzen da eta estreinekoz arituko da txapelketa honetan. Maddik larunbatean ekingo dio txapelketari Irunberrin, Etxekoleneak eta Agirrek osatutako bikotearen aurka. Halaber, hurrengo neurketa Arronizen jokatuko du Iturriaga eta Etxebesteren aurka.

Nola ez, finala uztailaren 5ean jokatuko da talde bakoitzeko bikote onenen artean Labrit pilotalekuan.

Ados egitasmoa

Emakume Master Cupek sortutako txapelketaz haratago, Ados Elkarteak ere bere torneo propioa eratu du. Taldea orain bi urte sortu zen, kirolarien profesionalizatzeko helburuarekin. Maddi bera, iraganean Emakume Master Cup taldean aritutakoa da, baina, orain gutxi Ados Pilota Elkartearekin bere lehen kontratua sinatu zuen.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak