468 lan aurkeztu dituzte aurtengo edizioan eta, oro har, "oso maila altua" egon dela nabarmendu du aurkezleak. Bereziki antzerkia eta interpretazioa nabarmendu ditu, baita ahozko generoaren gorakada ere. "Epaimahaiak lan zailak izan ditu", adierazi du.
Ordubete inguruko ekitaldia izan da eta, sariak banatzeaz gain, antzezlan txiki batzuk eta hainbat bideo ikusteko eta ipuin kontaketa batzuk entzuteko tartea ere izan dute Seminarixora joan direnek. Era berean, ohiturari jarraituz, talde argazkia ere atera dute saritu guztiek.
Estepan Plazaola, Ekaitz Aranberri, Maddi Iñarra, Josu Alonso eta Garikoitz Garitano aritu dira sariak banatzen.
Bestalde, Irria aldizkarirako harpidetza honako hauek irabazi dute: Amaia Zubia, Josu Gomez eta Elene Txurruka. Xabiroi aldizkarirako harpidetza, aldiz, honako hauek: Xabat Arando, Lea Alberdi, Martxel Azkarate, Miren Agirrezabal, Narel Jauregi, Aitor Quintas eta Ekaitz Unamuno.