Koldo Eleizalde lehiaketen sariak banatuko dituzte zapatuan Seminarixoan

Idoia Aranbarri Arzuaga 2023ko mai. 31a, 13:16

Iazko sarituen talde argazkia, Seminarixoan.

Ekitaldia ekainaren 3an, zapatuan, izango da eguerdiko hamabietan Seminarixoan eta sari banaketa zuzenean jarraitu ahal izango da streaming bidez Bergarako Udalaren YouTube kanalean. Denera 467 lan jaso dituzte, eta lau genero-multzotan banatu dituzte lanak.

Bergarako Koldo Eleizalde lehiaketen 38. edizioaren sari-banaketa egingo dute zapatuan. Bergaran jaiotakoek edo bertan bizi direnen zein ikasi edo lan egiten dutenek parte hartu ahal izan dute. Denera 467 lan jaso dituzte, eta lau genero-multzotan banatu dituzte lanak: ipuin idatzia eta poesia, komikia, bertsoa, eta komikia eta interpretazioa. Azken horren barruan daude antzerkia, podcasta, ipuin kontaketa eta txiste edo umorezko pasadizoen kontaketa.

Lanen balorazioa

Azken genero-multzo hori nabarmendu du Bergarako Udalak –interpretazio eta kontaketarena, hain zuzen ere– arlo horretan lan "asko" jaso dituztelako, "sekula baino gehiago", eta gainera, "oso maila oneko" lanak izan direlako.

Honako hauek izan dira sarituak eta saritutako lanak:

Ipuin idatzia

1. kategoria: 2015-16an jaioak. Hiru sari eman dira, maila berean:
  • Malen Azkarate-Askasua. Lanaren izenburua: Maddi eta moxala.
  • Alazne Elorza. Lanaren izenburua: Suzko etxea.
  • Hodei Goenaga. Lanaren izenburua: Kobazulo misteriotsua.
2. kategoria: 2013-14an jaioak. Hiru sari eman dira, maila berean:
  • Naia Badiola. Lanaren izenburua: Urpi.
  • Garazi Eizmendi. Lanaren izenburua: Zergatik ihes egiten didate nire lagunek?
  • Jon Larrañaga eta Martxel Silvar. Lanaren izenburua: Simon hankaluze eta denboraren makina.
3. kategoria: 2011-12an jaioak. Hiru sari eman dira, maila berean:
  • Alain Abajo. Lanaren izenburua: Aingeru beltza.
  • Maialen Garcia. Lanaren izenburua: Udalekuak Bermeon.
  • Ariane Gomez. Lanaren izenburua: Bizitza ez da berdina denontzat.
4. kategoria: 2008-2009-2010ean jaioak. Hiru sari eman dira:
  • 1. saria: Julen Badiola. Lanaren izenburua: Zoriontasunaren eskuetan.
  • 2. saria: Elene Diaz. Lanaren izenburua: Galdutako denbora.
  • 3. saria: Ane Ibarra. Lanaren izenburua: Ardien munstroa.
5. kategoria: 2007an edo aurretik jaioak. Hiru sari eman dira:
  • 1. saria: Maddi Martin. Lanaren izenburua: Esan izan banio.
  • 2. saria: Miriam Moñux. Lanaren izenburua: Nork entzungo zaituen.
  • 3. saria: Ainhoa Pardina. Lanaren izenburua: Ispiluaren isla.

Poesia

5. kategoria: 2007an edo aurretik jaioak. Sari bat eman da:
  • 1. saria: Ainhoa Pardina. Lanaren izenburua: Denboraren hausnarketak: Pertsoberak.

Bertsoak edo koplak

1. kategoria: 2009an edo ondoren jaioak. Hiru sari eman dira, maila berean:
  • Aranzadi ikastola, LH-5 A gela. Lanaren izenburua: Saltxitxalandia, saltxitxa txakurren planeta.
  • Aranzadi ikastola, LH-5 B gela. Lanaren izenburua: Txakurra nahi dut.
  • San Martin Agirre herri eskola, LH-6 A gela. Lanaren izenburua: Agur Putin
3. kategoria: 2004an edo aurretik jaioak. Sari bat eman da:
  • 1. saria: Unai Garmendia eta Xabier Eguren. Lanaren izenburua: Bertso berriak Marokori jarriak.

Komikia

1. kategoria: 2011-12-13an jaioak. Hiru sari eman dira, maila berean:
  • Paule Arrizabalaga. Lanaren izenburua: Emma eta abenturaren deia.
  • Saioa Gallastegi, Irati Garmendia eta Nahia San Vicente. Lanaren izenburua: Jesus eta bere prezioa.
  • Ainhoa Herran. Lanaren izenburua: Errege bilakatu zen sagua.
2. kategoria: 2008-09-10ean jaioak. Bi sari eman dira:
  • 1. saria: Jare Alberdi. Lanaren izenburua: Inor ez da inor baino hobea.
  • 2. saria: June Tabares. Lanaren izenburua: Koloreen berreskurapena.
3. kategoria: 2007an edo aurretik jaioak. Bi sari eman dira:
  • 1. saria: Maite Errasti. Lanaren izenburua: Tragedia eta komedia.
  • 2. saria: Jon Altuna. Lanaren izenburua: Ezeztabaibaida ezbaian.

Interpretazioa eta kontaketa

1. kategoria: 2017an edo ondoren jaioak. Bi sari eman dira, maila berean:
  • Aitor Perez. Lanaren izenburua: Munstroek ere gela txukuntzen dute.
  • San Martin Agirre herri eskola, HH-5. Lanaren izenburua: Ipuinen herriko erregea.
2. kategoria: 2011-2016 bitartean jaioak. Lau sari eman dira, maila berean:
  • Erik Gartzia, Markel Gonzalez, Aner Pascual eta Ander Rodriguez. Lanaren izenburua: Aritz eta lagunak.
  • Jon Elejalde, Ainhoa Herran, Maddi Mendizabal eta Martxel Silvar. Lanaren izenburua: Naturaren herensugeak.
  • Jarduneko antzerki eskola. Lanaren izenburua: Karma.
  • Edith Arana, Laia Arrieta, Maia Bengoa, Irati Garmendia eta Elene Perez. Lanaren izenburua: Familia aberatsetako tira-birak.
3. kategoria: 2007-2010 bitartean jaioak. Bi sari eman dira:
  • Maite Errasti. Lanaren izenburua: Covid kakapurruta.
  • Jule Agirrebeña, Lier Bardezi, Enara Gisasola eta Haizea Ostolaza. Lanaren izenburua: Markako arropak.
4. kategoria: 2006an edo aurretik jaioak. Bi sari eman dira:
  • Kokoxa antzerki taldea. Lanaren izenburua: Gu.
  • Jarduneko antzerki eskola (helduak). Lanaren izenburua: Gure argi eta itzalak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak