Zazpi elkarte gastronomikok parte hartu dute jaietako sukaldaritza lehiaketan. Bertako kalitatezko osagaiekin prestatu dute bakailaoa pil-pil erara. Alazne Etxabarrik, Julen Muruamendiarazek eta Unai Agirrek osatu dute epaimahaia eta Gure Ametsa elkarteko kideek prestatutakoa izan dela onena erabaki dute. Bigarren saria, berriz, Pertxa elkartekoek eraman dute eta hirugarrena, Aizepe elkarteko kideek.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.