Horretarako, baldintza batzuk bete beharko dira. Erabiltzaile bakoitzak 4,50 euro ordaindu beharko ditu bidaiako, eta gainontzekoa, Udalak hartuko du bere gain; hain justu, 8,70 euro. Zerbitzua erabiltzeko, ordea, eskaera egin beharko da, eta 699 34 86 88 telefonora deitu beharko da: Elinardo Felix Peralta da taxi gidaria.
Zerbitzua gaur hasi eta martitzenera arte eskainiko dute, eta Bergarako Udalak jakinarazi du erabiltzaileak eskatutako datuak eman beharko dizkiola taxi gidariari, Udalean bidaia hori egin dela egiaztatzeko.