Martitzen eguerdian, hilak 30, herri kirol erakustaldia egingo dute San Martin plazan, 12:00etan hasita. Aizkolariak izango dira Hodei Ezpeleta, Alex Txikon, Ernesto Ezpeleta Bihurri eta Xabier Zaldua. Harria jasotzen Paulo Azpiazu bergararra eta Ainitze Zumeta ibiliko dira. Iparraldeko jokoetan Karlos Aretxabaleta izango da.