Emakumeek jaiez "aske" gozatu dezaten aldarrikatu dute Bergarako Udalak eta Martxanterek

Itziar Larrañaga Sarasola 2023ko mai. 22a, 18:09

Jai-espazioak inklusiboak eta indarkeriarik gabekoak izan daitezen neurriak hartu dituzte Pentekoste jaietan. Hala, prebentzio lanak egitearekin batera eraso egoerak kudeatzeko bitartekoak eskaini eta arreta gunea jarriko dute, eta noski, ekintza feministek ere izango dute lekua egitarauan.

Esaterako, Martxanterak talde feministak antolatuta Guateke more ibiltaria egingo da maiatzaren 27an, 19:30etik aurrera txosnagunetik abiatuta. Musika jartzaileak joango dira kamioian, herriko kaleetan zehar dantzaldi eta jai ibiltaria izango da.

Eraso matxisten protokoloa eta arreta gunea

Txosnagunean eraso matxisten protokoloa egongo da eta bertan lanean arituko direnek formazioa jasoko dute Martxanteren eskutik. Tabernariei ere, hala behar izatekotan, eraso egoerak kudeatzen laguntzeko aholku sorta jasotzen duen kartela ere banatuko zaiela azaldu dute Udaletik.

Jaietan ere ez dugu inongo erasorik onartuko! lelopean, erasoen edo erasotzaileen konplize ez izatera dei egiten duten kartelak ere jarriko dituzte kaleetan zehar, eta, zaintza kolektiborako gonbidapena ere egingo dute. Gainera, arreta gunearen inguruko informazioa eta telefonoak ere jasotzen dira bertan. Izan ere, aurten adituen arreta puntua egongo da jaietan, eta horren helburua izango da edozein intentsitateko eraso matxistei aurrez aurreko nahiz telefono bidezko arreta, bide laguntza, informazio egokia eta aholkularitza eskaintzea. Jaietako hainbat egunetan eta ordutegi jakin batean egongo da zabalik:

  • Egunak: maiatzak 26, 27 eta 29
  • Ordutegia: 22:00etatik 6:00etara
  • Telefonoa: 747448456 (Erabilgarri arreta gunearen ordutegian soilik)
  • Non: Irizar jauregian (Barrenkalea 33)

Beste baliabide batzuk:

  • 112 larrialdiak. Udaltzaingoa 092
  • Telefono bidezko 24 orduko informazioa 900840111. SATEVI.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak