Bestetik, San Joxepe elkarteko zuzendaritza batzordeko kideek babesa agertu gura izan diote Euskal Herriko Pentsionisten Mugimenduari, gaur hastekoak diren martxaren harira. " San Joxepen beharrezkoa ikusten dugu 1.080 eurotan ezartzea gutxieneko pentsioa eta horren aldeko aldarrikapena egitea".