Zapian, Kaiet Azkarateren leloaz bat, Uzuri Osinalderen eta Eneko Ibañezen marrazkiak

Miren Arana Pagaldai 2023ko mai. 19a, 14:52

Beste behin, Jardun Euskara Elkarteak Pentekoste jaietako zapirako lelo eta marrazki lehiaketak antolatu ditu. Marrazki txapelketan bi kategoria saritu dituzte: helduena eta haurrena. Lelo lehiaketarako, aldiz, kategoria bakarra izaten da. Helduen mailan hamar pertsona aurkeztu dira eta Eneko Ibañez izan da irabazlea. Haurren kategorian, berriz, 97 parte hartzaile izan dira eta Uzuri Osinalde nabarmendu da.

Urtero bezala, marrazkia esaldi batez lagunduta joango da; hamar leloren artean aukeratu behar izan du epaimahaiak marrazkiari egokien dagokiona. Aurten, Kaiet Azkaratek eraman du saria, Euskara dantza ta jaia hirukote alaia leloarekin.

Aukeraketa Jarduneko lantaldea osatzen duten kideek egin dute. Lehenengo, gustukoen dituzten marrazkiak aukeratzen dituzte, eta ondoren, marrazkiari egokien dagokion leloa. Bozketa lantaldean egiten dute, langile guztiek bozkatzen dute, eta boto gehien dituen marrazkia izaten da irabazlea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak