Azaldu dutenez, "arlo industrialek indarra dute" ikastetxean, eta historikoki andrazkoen presentzia "xumea" izan da. Horregatik erabaki zuten berdintasun plan bat sortzea, eta horretarako, lehendabizi, plan estrategikoan txertatu zuten. "Ondoren, berdintasun batzorde bat osatu eta ikastetxearen parte diren alderdi desberdinen ikuspuntua zein izan zen jakitea izan zen hurrengo pausoa, diagnostiko bat izateko". Planaren estrukturazioari ekin zioten ostean, martxan dagoena ondu arte.
Eredu izan dadin
Miguel Altuna ikastetxeak hurrengo hiru ikasturtetarako diseinatu du plana, eta espero du inguruko lanbide heziketako eskolentzat eredu izatea. Sei ardatz ditu guztira, eta 24 helburu finkatzea du ardatz. "Helburu bakoitzari, gutxienez, ekintza bat esleituz. Ekintzak neurtzeko adierazleak lotzea da azken pausoa, planaren funtzionamendu eta efizientzia neurgarriak izan daitezen".