'Belar hostoak' disko bereziaren moldaketa berezia Seminarixoan

Jokin Bereziartua Lizarazu 2023ko mai. 13a, 11:48

Txomin Artolaren Belar hostoak lan ezagunaren birmoldaketa eskaini zuten atzo Seminarixoan, bere seme Urbil Artolak gidatutako taldeak. Disko osoa jo zuten, jatorrizko eta oraingo bigarrenaren diskoen ordenan. Abereen artean abestitik hasi eta Hator esan zidan eta Gogoeta hauek izeneko amaierakora arte.

Azken pieza honetan, Txomin Artolaren beraren ahotsa entzun zen, Seminarixoan bertan zegoela, nahiz eta jatorrizko Belar hostoak diskoaren sortzailea ez zen agertokira igo. Abestitik abestira, tarteka, Walt Whitmanen poema-pasarteak irakurri zituen Jon Gurrutxaga abeslariak.

Ikusi eta entzungai, hemen, Arrastirian hondartzan. Musikariak: Antxon Sarasua (baxua), Urbil Artola (dobroa), Jon Gurrutxaga (Ahotsa, gitarra akustikoa), Dani Venegas (gitarra akustikoa) eta Andoni Etxebeste (bateria).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak