Bergarako Apirilean Musika zikloak azken traka biziko du asteburuan

Jokin Bereziartua Lizarazu 2023ko mai. 5a, 10:12

Domekan estreinatuko duten 'Izaro' ipuin musikatuaren entsegu bat.

Bergarako Musika Eskolak urtero antolatzen duen ekimenaren azken ekintzak izango dira aste bukaeran; tartean, domekan estreinatuko duten 'Izaro' ipuin musikatua. Zikloak eman duenarekin pozik daude: "Ilusioa eta pasioa sentitu dira eskolako giroan egunotan".

Bergarako Musika Eskolak antolatu duen Apirilean Musika zikloaren barruko azken ekitaldiak izango dituzte asteburuan. Bihar Elgetan egingo den Debagoieneko Trikitixa Egunean hartuko dute parte ikasle batzuek, eta dantzan ari direnak, berriz, Azpeitiko Dantzari Egunera joango dira.

Txistuari balioa emateko obra

Bergarara etorrita, eskolako zuzendari Marije Ugaldek domekan estreinatuko duten Izaro ipuin musikatuan jarri du arreta: "Jose Miguel Laskurainek [Txistulari Bandako zuzendaria] idatzi ditu musika eta letra; istorio oso sinplea eta polita da, hamaika abestiz osatua. Ez da ohikoa horrelako formatuan idaztea: Txistulari Banda, pianoa, perkusioa, abesbatza eta dantzariak. Hasiberrien eta umeen abesbatzek hartuko dute parte, 80 bat umek. Musikariak beste hamar dira, eta laguntzaileak ere badaude. 100 bat lagun elkartuko dira agertokian. Helburua da txistuari balioa ematea, musika tradizionalaz harago doala erakustea". Bi ekitaldi egingo dituzte Seminarixoan, 12:00etan eta 13:00etan.

Marije Ugalde: "Ilusioa eta pasioa sentitzen dira eskolako giroan!"

Aurten ere hamaika ekintza antolatu dituzte Apirilean Musika zikloaren barruan, eta pozik dago Ugalde: "Kalean eta Seminarixoan egin diren kontzertu guztietan maila eta lana erakutsi da. Argi dago egunotan inoiz baino biziago dagoela musika eskola; entseguak edozein ordutan, instrumentu bateko ikasleak beste batzuekin elkartu, adin guztietako musikariak oholtza partekatzen... Ilusioa eta pasioa sentitzen dira eskolako giroan!".

 

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak