Aske geratu dira Realaren eta Erromaren arteko partidu aurreko istiluengatik atxilotutakoak

Eki Letona Erretolatza 2023ko api. 21a, 10:51

Eguaztenean atxilotuetako bat. (Argazkia: Ertzaintza)

Martxoaren 16an Donostian jokatutako Europa Ligako partidaren aurretik ordena publikoan sortutako istiluengatik bost pertsona atxilotu zituzten; haietako bat, bergararra. Ikerketa egin ondoren, epaileak aske utzi ditu, baina debekatuta izango dute Reale Arena futbol-zelaira 200 metro baino gutxiagora hurbiltzea.

Martxoaren 16an gertatu ziren istiluak, Realaren eta Erromaren arteko Europa Ligako partidaren aurreko orduetan. Ertzaintzak jakinarazitakoaren arabera, objektuak eta bengalak bota zizkieten jarraitzaile italiarren autobusei eta segurtasuneko ertzainei. Eguazten honetan egin zituzten atxiloketak, Bergaran, Donostian, Lezon eta Durangon. 

Atzo epailearen aurrean adierazpenak egin ostean, epaileak aske uztea erabaki zuen, Realak jokatzen duen egunetan zelaira ez hurbiltzeko baldintzarekin. Gainera, debeku horretaz gain, Aita Donostia plazako biribilgunera ezin izango dira hurbildu, han Gastrobar Victoria dagoelako eta zaleak han bertan elkartzen direlako partiduen aurretik. Ertzaintzak ikerketarekin jarraituko du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak