Punk doinuak Kartzela zaharrean, jardunaldi antifaxistak borobiltzeko

Jokin Bereziartua Lizarazu 2023ko apirilaren 18a

Aretxabaletako Neallta Fola zuzenean, 2022ko Algortako jaietan.

Angiolillo liburutegiak antolatutako jardunaldi antifaxisten barruan zapatuak, apirilak 22, punk jaialdia izango dute Bergarako Kartzela zaharrean (22:00). Aretxabaletako Neallta Fola, Vigoko Harry May eta Madrilgo Hard & Cheap taldeek joko dute; sarrera zazpi euro ordaindu beharko da. Lehenago, 17:00etan, bisita gidatua antolatu dute Kartzela zaharrean zehar, bertaratzen diren guztiendako.

Jardunaldi antifaxistek ez dira zapatuko kontzertuarekin amaituko; gogoratu dutenez, Hedoi Etxartek Clara Zetkinen Faxismoaren aurka borrokan. Nola aurre egin eta nola irabazi liburuaren aurkezpena egingo da aurrerago.

Hona hemen zapatuko punk jaialdiko kartela:

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak