Jardunaldi antifaxistak antolatu dituzte Kartzela Zaharrak eta Angiolillo liburutegiak

Iñigo Barrena Kortabarria 2023ko ots. 7a, 20:10
Carlos Taibo izango da jardunaldietako hizlarietako bat. Argazkia: Creative Commons

Otsailetik apirilera bitartean egingo dira jardunaldi hauek. Guztira bost hitzaldi antolatu dituzte Kartzela Zaharrak eta Angiolillo liburutegiak. Lehena hurrengo asteazkenean izango da, hilak 15, eta Carlos Taibo idazleak 'Ekofaxismoa. Begirada berri(tu) bat' liburua aurkeztuko du.

Jardunaldien antolakuntzatik hilabeteak zeramatzaten faxismoa gaitzat hartuta jardunaldiak antolatu nahian, faxismoa fenomeno sozial, ideologiko eta politiko bezala aztertu eta berau borrokatu ahal izateko. Antolatzaileen ustetan, 20. hamarkadatik 70. hamarkadaren amaiera arte forma politiko esplizitua izan ondoren, gizateriak bizi duen "zibilizazio krisi betean", berriz ere "botere politikoa" eskuratzen ari da faxismoa eta kezkatzen dituen ortzemuga baten aurrean daudela diote. Horregatik, kezka horri erantzuna emateko antolatu dituzte jardunaldi hauek, "irakurketa partekatu, eztabaida pizteko".

Era berean faxismoaren "gorpuzte berriaren aurrean" daudela adierazi dute eta fenomeno honen forma politiko berriak, mezu ideologikoak etab, aztertzeko beharra ikusi dute.

Hortaz, sektore ezberdinetan antolatuak diren herritarrak (gazteak, feministak, langileak, ekologistak, adinekoak,...) "irakurketa amankomun bat" egitera animatzen dituzte aurrean duten "mehatxuari" elkarrekin ekiteko.

Egitaraua

Aurretik aipatu bezala, bost hitzaldi antolatu dituzte jardunaldi antifixista hauetan eta hasi, hurrengo asteazkenean egingo da. Carlos Taibo idazleak Ekofaxismoa. Begirada berri(tu) bat liburua aurkeztuko du. Otsailean izango den bigarren jardunaldian, hilak 25, larunbata, arratsaldeko 18:30etan, Axier Lopezek Gure Heroiak liburaren aurkezpena egingo du.

Martxoan beste bi hitzordu izango dira, baina datak zehazteke daude oraindik. Alde batetik, 'Faxismoa Euskal Herrian. Iragana, oraina' izenburupean hitzaldia emango du Iñaki Egañak. Gainera hitzaldia testigantza zuzenekin osatua egongo da. Bigarren hitzorduan berriz, Raul Sanchez Cedillo idazleak Faxismoa gaur. Gerra liburua aurkeztuko du.

Jardunaldietako azken eguna berriz apirilean izango da eta hemen ere eguna eta ordua jakieta falta dira. Jardunaldi antifaxistak borobiltzeko, Faxismoa. Begirada historikoa Clara Zetkin idazlearen liburuaren aurkezpena egingo dute, kasu honetan ordea hizlaria Hodei Etxarte izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak