Xiberoots taldearen doinuek girotuko dute Bergarako Munibe plaza

Idoia Aranbarri Arzuaga 2023ko mar. 31a, 13:01

Xiberoots taldea. (Argazkia: Xiberootsen sare sozialetatik hartuta).

Denboraldiko bigarren kontzertua eskainiko du Xiberoots talde zuberotarrak bihar gauean, Bergaran. Euren bi diskoetako lanak joko dituzte eta aurreratu dutenez, "emanaldi potoloa" prestatu dute.

Zuberoako Xiberoots taldeak gaueko hamarretan Munibe plazan emango duen kontzertuarekin amaituko da Erramu-zapatua. Sei hilabeteko atsedenaldiaren ostean, martxoaren 15ean eman zion hasiera denboraldi berriari, Zornotzan, eta aurtengo bigarren kontzertua izango da bihar eskainiko duena. Beat elektro-poparekin eta beste estilo batzuekin nahasten du seikoteak reggae musika. Dena prest daukate biharko, eta, adierazi dutenez, Bergaran egoteko "gogo handia" daukate.

Euren ibilbidean kaleratu dituzten bi diskoetako –Maule Muffin eta Honki Jina zenbait abesti taularatuko dituzte; baita binilorako moldatu zuten Mikel Laboaren kantu bat ere. Sorpresarik ez, baina aurreratu dutena da zapaturako "emanaldi potoloa" prestatu dutela. 2021ean kaleratu zuten azken lana, eta jakinarazi dute "laster" etorriko dela hurrengoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak