Bergarako Erramu Zapatuko egitaraua, prest

Idoia Aranbarri Arzuaga 2023ko mar. 27a, 16:55

Asteburu honetan ospatuko dute Erramu Zapatua Bergaran eta hauxe da martxoaren 31rako eta apirilaren 1erako antolatu duten egitaraua.

Martxoak 31 - Erramu Zapatu bezpera

  • 22:00 Bertso-saioa Seminarixoan. Bertsolariak: Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Alaia Martin, Aitor Sarriegi eta Nerea Elustondo. Gai-jartzailea: Txinbo. Laguntzailea Kopla Barik bertso-eskola. Sarrerak zortzi eurotan eros daitezke www.seminarixoa.eus webgunean.

Apirilak 1 - Erramu Zapatua

  • 09:30 Feria Irekitzea. Ibargarain jarriko dituzte abelburuen erakusketa eta elikagai postuak. San Martin plazan, berriz, artisau postuak eta Eusko Label oilasko pintxoen postua eta Seminarioko patioan, makinaria, burdindegiak, landare erakusketa, txerriki pintxoak nahiz talo postua.
  • 10:45 Kalejira Bergarako Musika Eskolako trikitilariekin.
  • 11:00 Ezpainetako baltsamoa egiteko tailerra Ekoudalatx-en eskutik Udaletxeko arkupetan.
  • 11:30 Sormen txokoa 6-12 urte bitarteko haur eta gaztetxoentzat. Erakusketa hainbat gunetan egingo dute. Antolatzailea: Jardun.
  • 11:3o Aurtitzko joaldunak Bergarako kaleetan.
  • 11:30 Emanaldia Bergarako Musika Eskolako dantzarien eskutik: Zumarragako ezpata dantzan eta soka dantzan oinarritutako taldekako dantzak Munibe plazan.
  • 12:00 Ogitartekoa batzeko zapiak egiteko tailerra Erlantz Olabarriarekin. Jasangarritasunaren bidean natura errespetatuz Udaletxeko arkupetan.
  • 14:30 Herri bazkaria Udal Pilotalekuan. Antolatzailea: Xaxau konpartsa. Laguntzailea: Bergarako Udala.
  • 17:00-19:00 Kale-animazioa Gesaltsa txarangarekin.
  • 17:30 Zezentxoak 16 urtetik gorakoentzat, Seminarioko patioan.
  • 19:00 Kantan ta dantzan dantzaldi-erromeri ibiltaria Eingo taldearekin. Guneak: San Martin plaza, Irala kalea eta Simon Arrieta plaza. Euriarekin Munibe plazan izango da.
  • 22:00 Xiberoots taldearen emanaldia Munibe plazan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak