'Maddiren trajeria' pastorala udal pilotalekuan

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2023ko mar. 24a, 16:50

Lapurdiko Sara eta Ainhoa eta Nafarroako Zugarramurdi eta Urdazubi herriek osatzen duten Xareta eskualdeko biztanleek orein bilakatu zen neska baten istorioa oinarri duen Maddiren trajeria pastorala eskainiko dute bihar, zapatua, 17:00etan, udal pilotalekuan. Seminarixoko leihatilan eta Seminarixoa.eus atarian eskura daitezke sarrerak, 15 eurotan.

12:00etan hasita herriko kaleetan desfilea egingo dutela azaldu du Maddiren trajeria pastoraleko zuzendari Pantxika Urrutik: "Zuberoan eta beste lekuetan egiten diren pastoraletan beti egoten da desfile bat; helburua egun berezia girotzea da. Desfilearen amaieran dantza bat egin ohi dugu, eta pastoraleko kantu bat abestu".

Bost diziplina obra berean

Literatura, dantza, kantua, musika eta joskintza uztartzen ditu pastoralak. "Ikuskizunean zehar kantuez, dantzez eta bertsoez gozatu ahalko da eta eszena guztiak musikaz lagunduta egiten dira. Zuzendari moduan, saiatzen naiz pastorala ahalik eta dinamikoena izaten, une oro ikuslearen arreta atxikitzen".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak